Welcome to my blog :)

rss

2010/05/06

Kulturartekotasuna. Hezkuntza berriztatzea.

- Gero eta gizarte askotariko eta anitzagoan bizi gara eta
hezkuntza komunitatea egokitzera behartzen dute.
- Kanpoko ikasleen kopurua bikoiztu egin da hiru urtetan eta
ezinbestekoa da hezkuntza sistemak ikasle berrion beharretara
egokitzea.
- Kultur aniztasuna, eskolaren ingurune naturalaren osagaia da eta
gune ezin hobea da ikasle guztiak komunitateko partaide
sentitzen laguntzeko, berdintasunean, edozein dela beren
familien jatorria eta gizarte-maila.
- Harrera-gizartearen esku daude baliabideak eta berak du
erantzukizun nagusia gizartearen kohesio jokabideak sustatzeko.
Hezkuntza sistemaren eginkizunik behinena pertsona arduratsu
eta gaituak prestatzea da, betiere ikuspuntu kritiko batetik euren
kultur ondarearen elementurik positiboenak ekarriko dituzten
herritarrak, gero eta gizarte kohesionatuagoa eratzen lagunduko
dutenak.
- Programak oso kontuan hartzen ditu etorri berriak. Zaila da beste
gizarte batean “bizitza berri bat” hastea, eta horrek, zalantzarik
gabe, egokitu beharra eskatzen du. Ikastetxeek funtsezko
eginkizuntzat hartu behar dute etorri berriak hartu eta
gizarteratzea.
- Ikasle etorri berriak integratzea ez ezik, Programak eskola
komunitate osoan kultura arteko hezkuntza sustatzea du helburu.
- Eskolak ezin dio aurre egin bakarrik erronkari. Ezinbestekoa da
hezkuntzarekin zuzeneko zein zeharkako lotura duten erakundeen
partehartzea.

XEDEA.
- Guztiok hartuko dituen eskola eratzen laguntzea, bereizi egiten gaituzten
ezberdintasunak errespetatu eta desberdintasunak onartuko ez dituena.
- Euskal hezkuntza sistema baliabidez eta estrategiaz hornitu, gero eta aldakorragoa eta anitzagoa den gizartera egokitzeko, euskal kultura eta hizkuntza mantenduz.


Lan ildoak:
- Hainbat jatorritako profesionalen taldea osatzea.
- Berritzeguneetako aholkularien prestakuntza.
- Hezkuntza komunitate osoa sentibera bihurtzea.
- Ikastetxeetako irakaskuntza taldeen prestakuntza.
- Ikastetxeko dokumentuak kultura arteko ikuskerara egokitzea.
- Ikasle guztien artean KAH bultzatzea.
- KAH bultzatzeko orientabideak, materialak eman.
- Irakasle eskoletako programetan KAH bultzatzea.

Ikusi: Hezkuntza saila
Ikusi: Aula intercultural

0 comentarios: